ERAKUSKETA Organik 10 Urteko ibilbidea

ERAKUSKETA Organik 10 Urteko ibilbidea

“ORGANIK, 10 urteko ibilbidea” erakutsi nahi da
Getxoko udalerriko dantza-antzerki konpainia
profesional bakarrak dantzaren munduan egin duen
10 urteko ibilbidea.
ORGANIK taldearen lehen lan profesionala 2003an
estreinatu zen Getxo Antzokian. 10 urte hauetan
gure arlo sortzailea zein oraintsuko arlo pedagogikoa
garatu ditugu. Irmotasun horren emaitza da bigarren
urtez jarraian Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza
lortu dugula, Konpainia Finko moduan.
Irudien bidez, ibilbidea proposatzen dugu ORGANIKen
sormenetatik, lehenengo piezatik azkeneraino.
Hautatutako argazki guztiak emanaldietan egin dira.
Natalia Monge zuzendari getxotarra lankidetza estuan
aritu da ORGANIKen hasi zenetik Jose Mª Martinez
(Bubu) argazkilariarekin. Modu horretan, gure ustez,
argazki-erakusketa bi egileen gaitasun artistikoak
bateratzeko modu argigarri eta sortzailea da.

TORRENE ARETOA

Torrene, 3 – Algorta, Getxo (BIZKAIA)

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *