“Ahariak” koreografikoaren entsegu irekia

ORGANIK Ahariak lan koreografikoaren entsegu irekia eskainiko du. Entsegua bukatzean, konpainiak sormen honen inguruan sortzen diren galderei erantzungo die.

Pieza koreografiko hau herri-kiroletako modalitate batean oinarrituta dago: ardi arren topekan. Espezie honetako bi animaliek duten borrokatzeko modutik abiatuta, aurrez aurre jarrita, atzera eginda bultzatzeko, burua jaitsi, adarrak igo eta borrokan hasten direnean, gogoeta egitea proposatzen dizuegu afizio honek sortzen duen dibertimendua dela eta.

Sarrera dohainik izango da. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Izena ematen duen pertsona bakoitzak sarrera bana eskuratuko du. Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen-emate lehentasunaren arabera izango da.

ERRESERBA EGIN

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *