Sareak

Synopsis

Gizonezkoak gehiengo diren lanean, itsaso zabaleko arrantzan, portuan emakumeak dira sareak, lanbide horretako erremintarik baliotsuenak, konpontzeaz arduratzen direnak. Hala ere, zeregin horretan mendeak daramatzaten arren, 2012. urtera arte ez zaie profesionaltasuna aitortu Euskadiko saregileei.

Hala, lanbidearen sorreraz geroztik jasan duten egoera eta gaur egungo desagertze arriskua aldarrikatzen dugu. Saregileen lanaren fisikotasuna da abiapuntua: zeregin zehatz eta errepikakorra, ordu luzeetan zehar jarrera berean geldirik egin beharrekoa. Sareen sinbologiatik ere abiatzen gara, eta horiek gogora ekartzen digutenetik, emakume horiek zulatutako manta handi horren azpian izandako bizitza irudimenera ekartzen dute eta.

Sareak lanean, bost emakume horien indarrak arrantza portuetara eramango gaitu intimitate eta umore uneen bitartez, begirada poetiko eta ironiko batetik.

Ikuskizun hau Pyrenart proiektuaren parte da, eta proiektu hori 9 kidek osatzen dute: Réseau en Scène Languedoc-Rousillon, Le Parvis – scène nationale Tarbes Pyrénées, CIRCa – pôle national des arts du cirque, L’Estive – scène national de Foix et de l’Ariège, Office Artistique de la Région Aquitaine – OARA, Patronato Municipal de Artes Escénicas y de la imagen de Zaragoza, Bitò Produccions SL, Nafarroako Antzerki Eskola (kolektiboa) – ENT/NAE eta Bilboko Udala.

IDEIA ETA ZUZENDARITZA Natalia Monge
SORKUNTZA ETA INTERPRETAZIOA Pilar Andrés, Natalia de Miguel, Helena Golab, Begoña Krego, María Martín
MUSIKA KONPOSIZIOA Laurentx Etxemendi
ARGIZTAPEN DISEINUA Marc Cano
KANPOKO BEGIRADA Lisi Estarás et Bertha Bermúdez
JANTZIEN DISEINUA Sinpatron

logo-interreg-poctefa-RGB
Este proyecto está cofinanciado por el Fondo Europeo de Desarrollo Regional (FEDER).