+ES3

Nire arazoa zuri azaltzen saiatzen naiz eta zuretzat barregarria den arren, niretzat ES3ANTE hutsa da. Zentzugabea irudituko zaizu, baina niretzat oso gai serioa da eta loa galarazten dit. Ez dut airerik biriketan, ito egiten naiz, blokeatu… eta alferrik saiatzen naiz kanporatzen: jaurti egiten dut, kanporatu, ostikatu… baina hor darrai. ”

+ES3 dantza-antzerki ikuskizuna da eta zuzeneko musika du.
+ES3 gure aurreko proiektutik (ES3IN) sortu da.
+ES3 lanean orduko interprete eta ideia berak daude: umorearen ikuspegitik jardun es3-az. Toki beretik abiatu gara, beste leku batera iristeko.

thumbnail