ES3IN

Ongi etorri programatutako mundura. Ireki ezazu zure agenda gaurko egunari dagokion tokian eta zuzen bete programatutako zereginak. Gauza ugari dago egiteko eta denbora gutxi galtzeko. Aprobetxatu, bada, zure denbora preziatua. An-to-la-tze-a da kontua.

Ezusteko bat sortu zaizula, egin ahalik eta lasterren eta heldu berriro ere zure programari. Eta ordu laurdentxo bat baldin baduzu egitekorik gabe, aprobetxatu zure denbora eta aztertu aurreko eguneko zerrenda. Lortu al duzu the list horretan zenituen zeregin guztiak ezabatzea? Zerbait egiteke geratu bazaizu, idatzi berehala eta egin ezazu gaur bertan. Oraindik ere bost minututxo baldin badituzu, aztertu biharko programa, izan ere… ez utzi tomorrow-rako today egin dezakezuna.

thumbnail