Ahariak

Euskal Herrian, historian zehar, herri-kiroletan hainbat modalitate egon izan dira. Horietako asko gaur egun ere egiten dira eta herria harro dago, esate baterako: harri-jasotzea, enbor-mozketa, idi-probak, etab. Hala ere, beste modalitate batzuk, ahari-topeka, esaterako, debekatuta egon arren, egiten jarraitzen dituzte.

Euskaldunek, borrokarako eta txapelketetarako duten afizioak bultzatuta, ahariek borrokarako duten sena aprobetxatu dute, eta horrelakoekin apustuak antolatu dituzte.

Borroka honetan datza: ahariek euren adarrekin topekadak ematen dizkiote elkarri aurrez aurre, bietako batek galtzen duen arte. Elkar jotzeko senak bultzatuta, behin eta berriro kolpeak ematen dituzte, korrika egitean hartutako indarra erabilita, baita atzeko hankekin hasieran hartutako bultzadaz baliatuta ere. Ikusleek apustuak egiten dituzte bai ahari irabazlea iragartzeko baita horrek irabazteko beharko duen topekada-kopurua asmatzeko ere. Ahariak ez balira aurrez aurre jarriko, abeltzainek egin beharko lukete lan hori; eta aharietako bat prest egongo ez balitz, ezingo lituzkete aurrez aurre jarri, hau da, ez dute aurkariaren gutxiagotasuna aprobetxatutako.

Pieza koreografiko hau herri-kiroletako modalitate batean oinarrituta dago: ardi arren topekan. Espezie honetako bi animaliek duten borrokatzeko modutik abiatuta, aurrez aurre jarrita, atzera eginda bultzatzeko, burua jaitsi, adarrak igo eta borrokan hasten direnean, gogoeta egitea proposatzen dizuegu afizio honek sortzen duen dibertimendua dela eta.

Zer gertatuko litzateke gutarikoren bat bat-batean ahari bihurtuko balitz, eta inguruan buru-belarri apustua egiten dabiltzan guztien begiradak sentituko balitu…?

TITULO CARNEROS
ESPACIO Calle
DURACION 17´
CONCEPTO Y DIRECCION Natalia Monge
INTERPRETACION Pilar Andrés, Eneko Balerdi
CREACION Directora e intérpretes
MUSICA ORIGINAL Marc Cano
DISEÑO VESTUARIO Mayda Zabala
FOTOGRAFIA Bubu