Curriculuma

ORGANIK Dantza-Antzerki
ORGANIKek mugimendua erabiltzen du komunikatzeko, interesatzen zaion hartaz hitz egiteko. Proiektu bakoitzerako jatorrizko musika erabiltzen du. Bere oinarria mugimendu fisikoa da, kementsua, asmoz eta emozioz betea, askotan testua ere erabiltzen du eta umorez betea egoten da. ORGANIK bi xederekin sortu zen: dantza garaikideko joera berriak ikertu eta antzerkiarekin eta beste arteekin bat egiteko eta dantza espazio eszeniko desberdinetan hedatzeko: antzokietan, kalean eta beste espazio alternatiboetan. Natalia Mongek zuzentzen du ORGANIK hasiera-hasieratik.

KALEA
ORGANIK crea en 2002/03 los espectáculos de calle “Tellagorri” y “Tellagorri BI” en las fiestas populares de su municipio, Getxo. En 2004 crea “ES3IN” y en 2007 “+ES3” donde repite equipo de seis intérpretes mezclando la danza, el teatro y la música en directo y profundizando en el estrés desde el humor. “Malditas” en 2008 es el proyecto más ambicioso de ORGANIK coproducido por 5 Festivales (Leioa, Valladolid, Vitoria, Bilbao y Donostia). Gira en Festivales de prestigio en la Península, y en el extranjero: Colombia, Argentina (Córdoba y Buenos Aires) y Francia: (Libourne). “Malditas” viaja desde el terror hasta el humor. En 2012 estrena su trabajo de danza de calle “Carneros”, un dúo en el que se cuestiona la pelea de carneros como juego de apuestas entre los ganadores vascos. Visita entre otras las Ferias de Tárrega y Valladolid y Chalon.

ARETOA
ORGANIKek “Zu edo ni” sortu zuen 2003an eta “Impros Seriea” inprobisazio-lana 2006an, bi dantzari eta bi musikari aritzen ziren zuzenean. 2008an “Lilas” lanean hiru dantzari aritu ziren eta emakumeen hormonei buruz hitz egin zen umorearen ikuspegitik. 2010ean “MANIATIKOAK” hirukoa estreinatu zuen, denok ditugun maniei buruz ironiaz mintzatzen den lana. 2012an “In corpore sano” lanean dieten eta gimnasioen munduaz hausnartu zuen 4 dantzarirekin.

NATALIA MONGE, zuzendaria
Bilbon jaio zen 1972an. Gimnasia erritmikoko entrenatzaile nazionala. Heziketa Fisikoan lizentziatua, Gorputz Adierazpenaz interesatua. Konposizio Koreografikoan graduatu zen SNDD delakoan (School for New Dance Development, Amsterdam 1998-2001). Circus Wonder (Les Ballets C. de la B.) konpainiarekin dantzan aritu zen Holandan, Belgikan eta Frantzian.
Koreografo Gazteen IV. Mostran hautatu zuten “d´k´me hablas…?” lanarekin; lan honek Kanarietako Masdanza dantza garaikideko Nazioarteko VI. Lehiaketako II. saria irabazi zuen eta Amsterdameko XII. IT´S Theaterschool International Festival delakoaren programan egon zen. V. Mostran “Izquierda-derecha, izquierda-derecha…” aurkeztu zuen Marija Bujakirekin (Amsterdam, Bilbo), VI. Mostran “Mejor mal acompañado que solo” eta IX.ean “Cuatro y cuarto” Izaskun Santamaría eta Itziar Madariagarekin batera.
“360 grados” soloa (Amsterdam, Bilbo, Portugal), “Summer camp” kuartetoa (Amsterdam) konposatu zituen eta “Tellagorri” Helena Golabekin eta “Tellagorri BI” kaleko piezak ORGANIK Danza-Teatrorekin (San Ignazio jaiak 2001/02, Algorta).
Amsterdam eta Alemaniako hainbat dantzarako piezetan dantzari aritu da, baita inprobisazioetan eta ikus-entzunezko lanetan ere. Autor Fundazioaren beka izan zuen (Berlin, 2002). 2002an sortu zuen beste batzuekin batera ORGANIK eta orduz geroztik zuzentzen du; aipaturiko pieza horiek guztiak sortu ditu. Sortzaile lana eta irakaskuntza uztartzen ditu; Institutuetan eta Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Eskolan ematen baititu klaseak.
Leioako Arte Ederren Fakultateko doktoretza ikastaroak amaitu ditu “Pentsamendua eta praxia egungo artean” programan eta “Los procesos creativos en espectáculos de danza-teatro” izeneko insuficiencia investigadora egin zuen (2005eko azaroa). Gaur egun, tesia egiten ari da dantzaren konposizioaz ikertuaz.