Tellagorri

Zer egiten du gorputzak lorik hartu ezin duenean? Erabat esnatu gabe dagoenean posturaz aldatzen da, hasieran ohartu gabe, ekintza erreflexuen bidez, zainelduekin eta kontrolik gabeko beste mugimenduekin. Pixkanaka esnatuz joaten da gorputza eta gero eta keinu gorrotagarriagoak agertzen dira.

Insomnioa: ohiko gaitza gure gizartean.

Interpreteak plastiko gardenezko sofarekin gerturatzen dira, atseden hartzeko postura eroso bat aurkitu nahian. Arrakastarik gabe, gune deserosoa utzi eta espaziora doaz, pilatutako lo hori arintzeko sorbalda baten bila.

Tellagorri Algortako (Getxo) plaza baten izena da eta hor estreinatu zen duo hau.

thumbnail