Sardina freskue!

Sardina Freskue! Ikuskizunean aurrera ja-rraitzen du konpainiak itsasoaren munduaz eta han emakumeek duten lekuaz duen in-teresak. Saregileen ondotik, orain Santurtziko sardina-saltzaileen txanda da. Lanbide horren ondare gisa kantu bat geratu zaigu, penintsu-la osoan ez ezik, haratago ere ezaguna dena. Omenaldia eskaini nahi diegu emakume haiei, haien lan estimatua eta haien ospe handia ez dadin ahaztu, eta, horretarako, sardina-urrina izango da protagonista nagusietakoa saioan zehar.

Sardina Freskue! Dantza-antzezpena da, umoretsua, freskoa eta urrintsua, eta publi-koaren parte hartzea bilatuko da une jakin batzuetan.

EGILE, ZUZENDARITZA AUTORA: Natalia Monge
KOEOGRAFIA, ANTZEZLEAK: Natalia Monge, Natalia De Miguel, Helena Golab, María Martín
SORKUNTZA: zuzendaria eta interpretatzaileak
MUSIKA: Marc Cano Grebol, Jon Ander Garamendi
JANTZIAK:Sin patron
KANPOKO BEGIRADA:Bego Krego

Sardina freskue!